+ Erronkak onartuz, ahaleginak batuz
OSALANen jarduera nagusietako bat laneko arriskuen prebentzioan jarduten duten eragileei aholkularitza teknikoa ematea da. Aholkularitza horren kalitateak hobera egin du, lan segurua eta osasungarria lortzeko helburua dugun eragile guztion hurbiltasunari, parte-hartzeari eta lankidetzari esker.
Orain, Osalan sortu zeneko 30. urteurrena ospatzeko, Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko V. Biltzarra egingo dugu, 2023ko apirilaren 24an eta 25ean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Biltzarra elkargune bat izango da, laneko segurtasunaren eta osasunaren gaineko ezagutzan aurrera egiteko eta laneko arriskuen prebentzioa hobetzea xede duten esperientziak partekatzeko. Izan ere, lan-munduan gertatzen ari diren berritasun guztiak direla eta, inoiz baino beharrezkoagoak dira helburu horiek.
Hortik dator biltzarraren eslogana: + Erronkak onartuz, ahaleginak batuz. Hain zuzen ere, laneko arriskuen prebentzioan esku hartzen dugun eragile guztiok geure ekarpena egin dezakegu, eta prebentzioaren arloan gizarte osoaren ezagutza, parte-hartzea eta eskakizuna hobetzen lagundu.
Egoitza
Euskalduna Jauregia Abandoibarra, 4 Bilbao (Bizkaia)
Data eta ordua
2023ko apirilaren 24a eta 25a
09:00-19:00
Egoitza
Bilbao
Bizkaiko eta Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Jarduera ugari egin daitezke bertan, bai eta hainbat gauza ikusi ere: ibilaldiak hiriko leku enblematikoetan; bidaia Bilboko itsasadarra; Artxanda mendira funikularrean igo, hiriaren ikuspegi panoramikoa ikusmiratzeko; alde zaharrean pintxo ezagunak dastatu; kultura-eskaintza zabalaz gozatu —Arte Ederren Museoa, Guggenheim, Azkuna Zentroa, Arriaga Antzokia…— eta abar.
Merezi du hiritik ihes egitea eta hiriaren kanpoaldeko ingurune naturala bisitatzea ere, Gaztelugatxeko Donieneren edertasunaz eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaz gozatzea, besteak beste.
Batzordeak
Egitaraua
Hora | Descripción | |
---|---|---|
09:00 – 10:30 | LANEKO MEDIKUNTZA: osasuna zaintzeko prozesuaren kalitatea | Marta Zimmerman INSST Mª Cruz Martinez Areño Unión Europea de Médicos Especialistas Jaume de Montserrat |
10:30 – 11:00 | KAFEA | |
11:00 – 12:30 | GAIXOTASUN PROFESIONALA: Autonomia arteko plataforma | Jerónimo Maqueda BlascoINSST – Instituto Nacional de seguridad y Salud en el Trabajo Jesús Torrell Martínez OSALAN – Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales Nieves Lorenzo Espeso ISSGA – Instituto de Seguridade e Saúde Laboral de Galicia Fernando Lousada Arochena Tribunal Superior de Justicia de Galicia |
12:30 – 14:00 | GENEROA: Nola aurre egin laneko arriskuen prebentzioaren betebeharrei genero-ikuspegiarekin | Karine BABULE: Département Expérimentations, développement outils et méthodes María Amparo Ballester Pastor: Vicepresidencia Segunda del Gobierno de España Victoria Álvarez: OSALAN – Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales |
14:00 – 15:00 | ATSEDENALDIA | |
15:00 – 15:30 | POSTERRAK | |
15:30 – 17:00 | Enpresa osasuntsua, erakundean osasuna sustatzeko proiektuak | María Dolores Solé: INSST – Instituto Nacional de seguridad y Salud en el Trabajo Joseba Calvo: Servicio Médico Puerto Bilbao Gustavo Adolfo Rosal: Asociación Española de Ergonomía (Preven Control) |
KOMUNIKAZIOAK
2023ko martxoaren 31ko 23:59ra arte bidali ahal izango dira ahozko komunikazioak eta posterrak Biltzarrera, hurrengo dokumentuan ezarritako arauak jarraituz.
OSALANek eskubidea du bere biltzar eta jardunaldietan aurkezten diren lanen laburpenak erakundearen argitalpenetan argitaratzeko. Lana bidaltzeak esan nahi du argitalpena onartu egiten dela, eta ez dago ondoren inolako jakinarazpenik egin beharrik.
Biltzarreko Batzorde Zientifikoko eta Batzorde Antolatzaileko kideek komunikazioak bidali ahal izango dituzte, baldin eta lehen egileak edo aurkezpenaren defendatzaileak badira, baina ez dute aurreikusitako sariak irabazteko aukerarik izango.
Ondoren, komunikazioen edo posterren laburpenak jasotzen dituen inprimakia deskargatu ahal izango duzu. Era berean, eskuragarri dago ahozko komunikazioak aurkezteko erabiliko den ppt eredua.
ERAKUSKETARIAK
Biltzarraren programa zientifikoarekin batera, erakusketa komertziala izango da erakusketa aretoan.
Eremu honetan elkarrizketak egingo dira komunikabideekin, baita sektoreko profesionaleen arteko ezagutza trukeak ere.
Horrez gain, eremu hori bertaratuak eta erakunde erakusleak elkartzeko erreferentziako lekua izango da atsedenaldietarako eta poster-formatuko komunikazioak defendatzeko.
ERAKUSKETA KOMERTZIALAREN ORDUTEGIA
Apirilaren 24a: 09:00etatik 19:00etara
Apirilaren 25a: 09:00etatik 19:00etara
BABESLEAK
- Markaren presentzia zabala erakunde babesle nabarmen gisa. Web-orrian, programa ofizialean, sustapen-kanpainan eta hainbat irudi-elementutan ekitaldiko logoa sartzea.
- Ikusgarritasuna programan. Erakunde antolatzaileak bidalitako, eta babesletzari buruzko informazioa jasotzen duen, prentsa-oharra.
- Ikusgarritasuna prentsan. Erakunde antolatzaileak bidalitako, eta babesletzari buruzko informazioa jasotzen duen, prentsa-oharra.
- Kongresurako akreditazioak. Guztira 4 izen-emate oso.
LANKIDETZA AUKERAK
Informazio gehiago: kongresuko idazkaritza teknikoarekin harremanetan jarri